MANIFESTUA FUNDAZIOAREN ALDIZKARIAREN “NUEVA CULTURA”

Teknika intelektualaren gertaeraren batek gure garaiaren egoera berria azal badezake, hori komunikabideen garapena da: prentsa, zinema, internet-a, telebista… bizitza modernoan duten indarra ukaezina baita. Gure garaiko egoera material zein politiko tristeak hainbeste makurtu du bere zentzua, non kultura indarrak izan behar zutenak enpresa handien esku baitaude, kapitalaren alde degradatutako zapalkuntzarako tresna bihurturik.

Kapitalaren indarrek hainbat adierazpen kultural baliatzen dituzte munduan barrena euren baloreak zabaltzeko (indibidualismoa, heteropatriarkatua, lehiakortasuna, gerra, indarkeria, desberdintasuna, berekoikeria…) eta, beraz, beren kultura postmodernoari aurre egiteko, modernitatean, elkartasunean eta justizia sozialean oinarritutako NUEVA CULTURA behar-beharrezkoa da.

Aipatu NUEVA CULTURA honek baldintza historiko zein sozialak eralda ditzake eta eraldatuko ditu, eta garai berriekin sutsuki arduratzen diren artisten belaunaldi guztien (bereziki gazteenak) kezkak uztartuz, sortuko den beste kultura berri baten bidez, giza garapena bultzatu behar du.

Gure bizitzaren zeregin berezkoenetako bat honako hauxe izango da: tinta saldu eta mertzenarioak eragindako giro iluna garbitu, eta komunikabideen jarduera iraingarri zein lotsagarriaren aurka egitea; kritiko, polemiko eta sortzailea izan behar den benetako ekintza baten bitartez.

Kapitalismoak eta faxismoak giza aniztasuna ukatzen dutenez, euren aurkako borrokan ari den oro gurekin izan behar dugu. Era berean, emakumezkoaren paper protagonista ukatzen duen heteropatriarkatuaren aurka ari dena gurekin izan behar dugu. Eta, azken batean, historian zehar zapalduta izandako talde guztiak gurekin izan behar ditugu.

Prentsa ustelaren ikaragarrizko indarraren aurrean, giza askatasunaren alde garrantzitsuena den justizia soziala helburu duen beste bat eratu behar genuen eta eratu dugu.

Bereziki gogoan izan nahi ditugu 1935. urtean, izen eta xede bera izanik, Josep Renauk bultzatutako esperientzia aintzindari hura. Hala ere, konziente gara haren lekuko hartzeak dakarkigun eratzunkizuna.

Giza inspirazioari irekita daude orrialdeok. Indar bizi eta sortzaileak gurean izan daitezen nahi eta espero dugu.

Egitasmo hau beste zenbaiten esku uztea gure egitekoaren zati bat huts egitea litzateke. Beste batzuek bukatu badute ere, gu galtzak bete lan gabiltza-eta.

COMMENTS ARE OFF THIS POST

    INSTAGRAM
    Conócenos mejor